sábado, 10 de diciembre de 2022

Nekazaritzako elikagaien sektorea

Noski, Euskal dendan artisau kolosalak daudela. Hori guztiok dakigu, baina badaude batzuk sekulakoak direla, adibidez nekazaritzako elikagaien ekoizpenean aritzen direnak. Eguberria gertu dugunez, ez da arraroa, beraz,  haien produktuak bila joatea, datozen egunotan egingo diren topaketetan dastatzeko.
Ziorregiko gazta etorri da Durangora apostu berri batzuekin, horrez gain, aurten, gazta, mahaspasa eta intxaurrekin egindako hamaiketakoak prestatu dituzte eta gozoak baino gozoagoak dira.

 Gorrotxategiko turroiak eta txokolateak hemen ere badaude. Zer esan horiei buruz? Haren postuak ilara luzeak sortzen ditu,  eta horrek poztu egiten gaitu, jendeak maite dituela esan nahi duelako.
Katealderen pateak Euskal Herriko hainbat etxetan egongo da Gabonetan. Galduko duzu erosteko aukera?
Lorez lore eztiak ezti naturala, bikaina, gozoa, hau da, benetako zaporearekin, aurkezten digu, eta hori haren postura hurbiltzen direnek badakite.
Antzineko zaporeak aurkituko dituzue Garrarteren erakusleihoan; paloteak, mailuak eta piruletak, izan ere, hauek guztiek iraganera eramango gaituzte. Artisau honek maisuki prestatzen ditu ere garrapinatuak eta beste hainbat gozoki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario