jueves, 1 de diciembre de 2022

26. Euskal Dendaren irudia

Eskuak dira gizakiaren sormenaren tresnak, hori dela eta, artisauak irudikatzen dituen zerbait baldin badago, haien eskuak dira. Izan ere, burmuinean sortzen den sormenak, maitasunez sortutakoa, forma hartzen du  artisauen eskuetan. Eskuak, bai, eskuak, gehienetan zakarrak, iharrak, latzak, zurituak, baina egiten dituzten objektuak bezain ederrak.

Esku horiek hitz egingo balute, milaka istorio kontatuko lituzkete, haietatik sortutako produktuak bezainbeste.

Horregatik, aurten, artisauen ametsak errealitate bihurtzen dituzten instrumentu horiek balioetsi nahi izan ditu kartelak. Esku horiek guztiek artisauak ordezkatzen dituzte, eta abenduaren 7tik 11ra Durangoko merkatu plazan bilduko dira.

Gorde data horiek zuen egutegietan, 26. Euskal Dendaren hastear baitago.

                       Zuen zain izango gara!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario