Durangoko merkatu plaza 51 artisauk beteko dute, ohi bezala mugaren alde bateko eta besteko euskal lurralde guztietatik etorriak. Horietatik 14, hau da, % 28, berriak dira azoka honetan. Era berean, edizio honek Bizkaiko sektorea ikusarazteko aukera emango du, profesionalen % 62 bertakoak baitira. Baina ez dira faltako Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko artisauak. Euskal Denda, beraz, ezinbesteko topalekua izango da artisautza sektorea bizia dela egiaztatzeko.
Gogoratu bihar goizeko 11: 00etan irekiko ditugula ateak.
ZURE ZAIN IZANGO GARA!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario