Durangaldekoen artean Felix Larrañaga topatuko dugu, Elgetarra, Berrizen bizi dena eta Zaldibarren tailerra duenaren erakustokia handienetakoa da. Lekua behar baitu mazoari eta gubiari ematen jarraitzeko, izan ere, kutxak, eguzkiloreak edo eskultura-piezak egiten jarraitzen du, azokak dirauen bitartean. Artisau hura erretiroari begira dago jada, jarraitzaileen atsekaberako, beraz, gerturatu esta gozatu, agian aurtengoa azken urtea izango baita.
Eneko Unzalu
da Durangoko hitzordu honetako beste klasikoetako bat,
Durangoko hitzordu hau inoiz galdu ez duena. Bitxigile hau naturan
inspiratzen da bere bitxiak dotoreak bezain ederrak lortzeko.
Material nobleak erabiltzen ditu, hau da, zilarra eta urrea, batez
ere. Horrez gain, erabilitako harribitxiekin oreka perfektua lortzen
du.
Eta haien artean, gazteena Gorane Guillen da,
Gorakaten arima. Bost urte daramatza etenik gabe Euskal dendan
elorriarrak. Bertan, bere artisau-lana planteatzen du poltsa edo
motxila moduan, non bat bera ere berdina ez dena, irudimena da haren
tresnarik garrantzitsuena, poltso originalak ekoizteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario