jueves, 8 de diciembre de 2022

Artisau berriak I

Lehengo aldiz etorriko diren artistak hurrengo hauek dira:

ARABA: Ordezkari arabar berri bakarra:

KUIA LAMPARAS DE CALABAZA: Bidaiek pertsonak eraldatzen dituzte, bada Iñaki Garciaren kasuan hala izan zen. Istanbulgo bazar batera egindako bisitak hankaz gora jarri zuen bere bizitza. Eskuz egindako lanparak ikusi bezain pronto, konturatu zen hori zela berak egin nahi zuena. Bereak aparteko diseinuak dira, gela bakoitzeko argia ikusgarria izateko. Material ekologiko eta jasangarria erabiltzen du lanpara bakar eta esklusiboa sortzeko.

BIZKAIA: Ordezkari bizkaitar berriak honakoak izango dira:

LAUKY: Proiektu kontzeptuala da hau, non filosofiak artisau ekoizpenarekin bat egiten duen. Horrela sortu da Berriatuan motxilak eta poltsak egiten dituen tailerra. Kalitatezko ehunez eginak daude, material jasangarriekin eta ekologikoak. Artisau honek ehun-hondarrak aprobetxatzen ditu beste bizitza emateko, zero hondakin sortzen saiatuz. Gainera, lehengai guztiak beganoak dira.

REVOLUCIONA TALLER DE CUERO: Izenak ondo adierazten duen bezala, re-eboluzioa dute xede. Bilboko tailer honetan ausartak dira gero, izan ere, Kombucharekin egindako poltsa baten ekoizpen artistikoa egin dute; Basque BioDesign Center eta Ithra, Saudi Arabiako zentro baten arteko lankidetza. Era horretan, lehiaketa biomaterial batekin, kasu honetan larruarekin, poltsa baten diseinua lortzea zen helburua. Irabazleak tailer honetan egin zuen pieza. Bilboko San Anton elizaren aurrean daude, handik diseinuak zabaltzen dituzte lau haizetara.

ENARA ARTE TEXTIL: Natura, itsasoa, mendia eta feminismoa dira Enara Lariz mugiarazten duten indarrak. Koroak, zaporea eta kolorea duten tapizak, hainbat koloretan txirikordatutako poltsak, dena eta denetarik egiten du bizkaitarrak. Munduan zehar bidaiatu du eta bisitatu dituen bazterretan harrapatu ditu musak. Bereak korapilo magikoak dira, objektu bakarrak eta pertsona bakoitzarentzat bakarrik. Ehun naturalez egindakoak  eta Euskal Herriko lekuetan jasotako egurrak. Sektore honetako Euskal Dendan aurkezten den lehen artisaua da, beraz, aukera zoragarria izango da bere objektuetako bat eskuratzeko.

TOKYOSTORY: Iraganeko altzariak eta lanparak BER-masterizatzea da haien lana. Orain, vintage modan dago, orain mid century da sasoi onena, bada bere osotasunean berpiztuta iritsi da Tokyostory-ra. Tailer honetan aintzinako pieza horiei haien ezaugarriak berrizten dizkiete. Ez daude pozik iragan mendeko pieza ikonikoak zaharberritzearekin. Izan ere, altzari txikiak egurrean, burdinan eta, batzuetan bi materialak elkartuz egiten dituzte. 

SEBASTIANA GUK: Bilatzen ari bazara osagarri liluragarriak hemen aurkituko dituzu, eta Euskal Denda honetan duzu hitzordua. Artisautza garaikidea da Bilboko tailer horretan sortzen dutena; bertan, erabiltzen diren hainbat sortzaileren ideiak elkartzen dira, bizitzari kolorea eta distira emateko. Bilbotar hauen baikortasunak ilargiraino eta buelta egiten du, eta hura guztia beren lanetan ikusten da. Durangoko hitzorduan egindako lehen agerraldi honetan, seguru ez dutela inor axolagabe uzten.

KIRIBILTXO: Kiribiltxo egungo bitxigintza artistikoko marka da, Bilbon, 2004. urtean jaiotakoa. Tailer honetan hainbat material eta hainbat teknikekin esperimentatzen da. Forma geometrikoak eta espazioen bilaketak dira Olaia Fernández Egañaren santu eta seinalea, hizkuntza propio etengabeko bilaketan dabil gazte hura. Izan ere, horiek dira bere arte-lanari, hau da, belarritakoetan, eskumuturrekoetan edo eraztunetan bizia ematen dituena. Sormenez beteriko lan originalak, eskuz eginak eta edizio mugatuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario