Lehen aldiz Durangon dauden artisau berriak aurkezten jarraitzen dugu. Bizkaiko ordezkaritza honako profesional hauekin osatuko da.BUIA TAILERRA:
35 urteko ibilbidea du Paco Seco artistak. Bilboko Buia auzoan duen
tailerretik, buztinaren sormena eta originaltasuna lantzen ditu.
Zeramikaren erreferente handienetako bat da Bizkaian eta bere lanak
arlo publikoan zein pribatuan aintzatetsiak izan dira. Produktu
berezia nahi baduzu, haren esku utzi eta seguru berak
lortuko dizula “etxe diferentea”.
REDMASAI: Larruarekiko esperientzia handiko duen klasikoa da. RedMasain balioetsi egiten dute bai prozesua, bai materiala. Arrietako baserriko tailerrean gauzak ondo eginda egon nahi/behar dute, xehetasunak zainduz, izan ere, ez dute erabilitako denbora neurtzen, inportanteena da ondo egitea. Beraien proposamenak edo besteren erronkak onartzen dituzte, beraz, eskatu nahi duzuna, egiteko gai baitira.
ARETXEDERRA:
Larruzko lanari ekin eta ekin dabiltza, hori dela eta, diseinu propioak planteatzen ditu
Sopuertako tailerrak. Izan ere, bizitza daramatzate larruari forma
emanez, beti eskuz, mimoz eta arreta bikainez. Durangora iritsi
dira azken bildumekin, esaterako, diru-zorroak, gerrikoak,
poltsak eta burutik pasatzen zaizun guztiekin, besteak beste. Maisutasun
osoz egindako lana, eta betiere ikasten jarraitzeko prest.
NAFARROA: 26. Euskal Denda honetan bi dira Nafarroko artisau berriak :
KURUNKUN TXOTXONGILOAK:
Txotxongiloak egiten dituzte, hala ere, bereak ez dira edozein
txotxongilo. Izan ere, tailer honen sustatzaileak hezitzaile eta
psikomotrizista gisa prestatuta daude, are gehiago, arteterapian
espezializatuak dira. Horregatik, txotxongiloek eremuarekin
konektatzeko balio dute. Fantasiazko mundua sortu dute beren
pertsonaiekin; katuak, txakurrak, saguak, lehoiak, otsoak,
maitagarriak, iratxoak, gudariak, sorginak, besteak beste.
LOS JABONES DE MONTSE: Xaboi
guzti-guztiak honela eginda daude: landarez beratuak, horietako asko haren baratzean landuak.
Euskal Dendan aurkeztu du bere burua lehendabizikoz. Los jabones de
Montse-ren xaboiak osagai naturalekin egindakoak dira, eta hasi
hasieratik eskuz ekoiztuak. Horregatik mimatzen eta ahalegintzen dira
etapa bakoitzean prozesu berezia izatea. Ingurumena errespetatzen dute, izan ere, haren produktuak plastikorik gabe daude eginda.
GIPUZKOA:
Gipuzkoako nobedade bakarrak hurrengo izena du
LANBERA:
Urteetan zehar Gipuzkoako bakarrak izan dira, izan ere, 30
urte baino gehiago daramatzate sektorean, zurezko jostailuak
sortzen, betiere helburu didaktikoarekin. Horregatik, Durangon
puzzleak, erratzak, balantzeak aurkeztuko dituzte.
Horiei guztiei bizia emateko, zur mota desberdinak erabiltzen
dituzte, beti modu naturalean tratatua. Sormen-prozesua taulen
lodieran oinarritzen da, neurrira egindako ebaketa, lixatzea eta
pintatzea, betiere toxikoak ez diren pinturekin.
LAPURDI: Lurralde horretatik honako artisaua etorriko da:
ESKUZ HOLAKATUA:
Brigitte
Ryckenbusch Eskuz Holakatuaren arima da. Ainhoako artisau honek
zurezko objektu apaingarriak sortzen ditu; gehienak euskal kulturan sortutakoak. Baina ez da horretan aritzen den gauza
bakarra; lanak haurrentzako gelen dekorazioa du iturri nagusitzat.
Gainera, ez da zaila izango Brigitte lanean ikustea, hori dela eta,
aprobetxatu aukera eta eskatu zuk nahi duzuna, bertan egingo baitizu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario