domingo, 11 de diciembre de 2022

Gaur 20:00ak arte

     Gaur Euskal dendaren azken eguna da. Egungo krisi ekonomiko eta sozialak markatutako azoka, baina zuei esker artisautza bere lekura kokatuko da. Izan ere, COVID-19aren pandemia dela eta, 2020an ez zen ospatu. Beraz, aurtengoa pandemia osteko bigarren edizioa da, eta aurpegia agerian duen lehena, iaz maskara derrigorrezkoa baitzen azokaren barruan. 

        Oraindik ezin da bisitarien daturik eman, gaurko jardunaldi osoa,  geratzen baita, baina antolatzaileak,  Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, Arbasok, pandemia aurreko zifretara iristea espero du.

        Ekitaldiaren bultzatzaileen ustez, Euskal dendak argi eta garbi uzten du bertara hurbiltzen direnek kontzientzia osoz egiten dutela eta bertan parte hartzen duten artisauekin gozatu eta ikasi nahi dutela. 

¡¡¡Gogoratu gaur Euskal dendak ateak 20:00etan itxiko dituela!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario